Zeroren 'No sleep till Shengal'
Armagintza eskolaren funtsa katalogatzen Portalean
Eibarreko liburutegian uda hasieratik hona aritu gara lanean Portalea eraikinean, lehengo arma fabrika zaharrean berreraikitako kultura-etxe laberintiko honetan. Bertan Armeria Eskolako XX. mendeko liburutegiko funtsa katalogatzen ari gara. Azken dokumentuekin gabiltza jada, amaitzear dugun lantxo honetan. Hauek batez ere ingeniaritza munduko testu-liburu, aldizkari eta katalogoak dira.
Liburutegiak EibarIgantziko kontuen zirimola
Nominen ordainketa, ibilgailuen gaineko zerga kobratzea, teilatua berritzeko obra baimenaren tasa kobratzea, bulegoko materiala ordaintzea, igerilekuetako jardinetan haziak botatzeagatik ordaintzea,… Ordainketa aginduak gora eta kobratzeko aginduak behera. Urteak aurrera eta urteak atzera. Horrela gabiltza Igantziko Udal Artixboan.1993 urtetik aurrerako kontuen antolaketa lanak egiten. Lankide batek esaten duen moduan, "badira 30 urte, hain gertu ikusten dugun arren, badira 30 urte".
Artxiboak IgantziGordailua. Gipuzkoako ondarea zaintzen
Teknologia berrien eta Internet artean bizi gara, eduki digitalez inguratuta. Baina
mundu berri digital honetan ez dugu ahaztu behar kultura-ondarea kontserbatzearen
garrantziaz. Gure arbasoetatik jasotako eta egungo gizarteak sortutako ondareaz.
Manga komikia, zientzia dibulgazioa eta Judas Arrieta protagonista azaroaren 7ko ekimenetan
Getariako liburutegian belaontzian bizitako haurtzaroari buruzko hitzaldia
Igantziko bestak: bertsolariak, kirola eta zenbait dantza polemiko XX. mendeko San Migeletan
Gainean dugu 2022ko San Miguel eguna, Igantziko herriak gogotsu itxoiten duen data, buruilaren egun honekin hasten baitute herriko bestak igantziarrek. Udal artxiboan daukaten funts interesgarrietan arakatzen ibili gara, bertan dituzten bestetako programak kuxkuxeatuz. Zenbait ale dituzte, XX. mende hasierakoak, intereseko datuak ematen dizkigutenak Igantzi eta igantzitarren inguruan, duela ia 100 urteko jaiak nola ospatzen zituzten ikusteko aukera ematen baitute.
Artxiboak IgantziHondarribiko liburutegian Txanogorritxoren lau aurpegiak
- Irailak 15. 19:00etan. Hitzaldia. Txanogorritxo zaharra versus berria. Hizlariak: Itsaso Gutierrez eta Xabier Etxaniz Erle
- Irailak 21. 19:00etan. Zinema. Caperucita roja laburmetraia; Cuentame un cuento (Miguel Angel Vivas, 2014)
- Irailak 28. 16:30etan (3/6 urtekoak) eta 17:45etan ( 6/10 urtekoak) Dorotea eta Txanogorritxo sortzen.
Arantzako udal araudiak 1892 urtean
Herri guztiek dituzte ordenantza ugari. Tokiko legediak osatzeko azken mailako araudiak dira. Bertan biltzen dira zuzenbide administratiboaren inguruko irizpideak: hirigintza arauak betetzeko, zergak nola eta noiz ordaindu… Garai batean ordea, bizitza pribatuko hainbat gai ere arautzen zituen. Honela ikusi daiteke Arantzak 1892 urtean onartutako udal ordenantzen testuan.
Artxiboak Arantza