1743 urtean euskara hutsez idatzitako gutun bat, Oiartzungo udal artxiboan

Submitted by ereiten on
Gutuna 1743ko urrian idatzitako eskutitz pribatu bat da. Oiartzungo zirujaua zenak, Auger Greciet (Oier Gerezieta) hazpandarrak, herriko bikarioari, Jose Fagoagari, Fontainebleutik (Frantzia) bidalia. Hezkuntza jasotako pertsonak dira dira bai bidaltzailea eta bai hartzailea. Gutunean Gerezietak “mesedea” eskatzen dio bikarioari, “Oiartzungo bailaratik kanpo joateko udalbatzak aurretik emana zion baimena luzatzeko kudeaketa” egin zezan.

Zorionak, Ernesto! eta bejondeizula!

Submitted by ereiten on

Aurreko azaroaren 25 eta 26an, Gasteizen EHUk duen Letra Fakultatean, unibertsitate arteko Arca Comunis sariak kongresu bat antolatu zuen, Gerra eta ekonomia ardatz hartuta. Aditu desberdinen eskutik, ekarpen interesgarriak izan ziren. Ekitaldiak, ordea, bazuen helburu sentiberago bat ere. Sare horren partaide izandako Ernesto Garcia Fernandez katedradunari omenaldia egitea, hain zuzen ere, bere erretiro akademikoa zela eta; hau da, gure tesi-zuzendari izandakoari.

Txokotoko zubian

Submitted by ereiten on

Artxiboetan dokumentazioaren artean gutxitan azaltzen dira beste euskarrietako eduki bitxiak. Besteak beste, zigiluak, balantzak, kintoetako mutikoak neurtzeko egurrezko euskarria... Orain arte bitxiena duela urte batzuk Baztango artxiboan topatutako karta bat, jokoan aritzeko horietakoa. 

Azaroak 25, tximeleta moreak Hondarribiko eta Getariako liburutegietan

Submitted by ereiten on
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, tximeleta more eraldatzaileak ekarri nahi izan ditugu Hondarribiako eta Getariako Udal Liburutegietara. Tximeleta hauek sortzeko proiektua Itziar Prats eta Isabel Gallardok hasi zuten 2018an. Urte horretan indarkeria matxistak Itziar Prats eta bere bi alaben bizitzak guztiz zeharkatu eta suntsitu zituen.

Eta dagoeneko lau urte Hondarribiko Liburutegian

Submitted by ereiten on

2017ko urrian Hondarribiko liburutegian hasi ginetik lau urte pasa dira. Badakigu urtea 365 (366 ere, badakit!) egun direla, baina, kontzeptu bezala hartuta, ez da beti berdina, urtea izan daiteke gorabeheratsua, antzeko xamarra, luzea…. Eta 2017ko urrian ez genekien gurea nolakoa izango zen.

Lasai xamar hasi zen, gure lana batez ere jendearen aurreko zerbitzua bermatu eta funtsa bere tokian mantendu (haur liburutegian batere erraza ez dena!).

Robinsonen 'El ministerio del futuro'

Submitted by ereiten on

Kim Stanley Robinson

(The ministry for the future)

El ministerio del futuro

Minotauro, 2021

Liburuari buruz eginiko iruzkinetatik liburua bera laguntzeko hautatu esaldiak ezin zintzoagoak izan. Guztiekin gatoz bat. Alegia: pertsonen arteko elkartasuna eta elkarrenganako konfiantza mundua salbatzeko abiapuntutzat jotzen du autoreak; idazlan politikoa da; zientzia-fantastiko ez fiktizio kontakizuna da; biosfera erortzear dugu, galiarren ospetsuen amets gaiztoetan bezala; ekintza sorta eskaintzen du aurrera egin ahal izateko.

Eta dagoeneko lau urte Hondarribiko Liburutegian!

Submitted by ereiten on
Liburutegi eguna nazioarte mailakoa da eta urriak 24ean ospatzen da 1997tik. Egun honen oinarrian Sarajevoko Liburutegiaren efemeridea dago (izan ere, urriak 24 batean, 1992koan, guztiz suntsitua izan zen Balkanetako gatazka eta gerretan) eta Sarajevokoa bera eta munduko beste liburutegi mota guztiak omentzeko hasi zen ospatzen. Liburutegi guztiei merezitako aitortza egiten die, bakoitzak munduko bere  txokotik ezagutza eta kultura jendarte guztiaren eskura ipintzeko gauzatzen duten jardun anitzagatik.

Martinez de Mendaroren botozko taularen ikerketa

Submitted by ereiten on
GORDAILUA Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak Martinez de Mendaroren botozko taularen azterketa eta esku-hartze proiektua sustatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Higigarria Zaharberritze Planaren barruan txertatuta.