Submitted by iab on

Liburutegiaren berritzearekin batera, bertan daukagun bilduma aztertzen eta berrordenatzen ari gara, eta lan horrek hainbat gogoeta egitera eraman gaituzte: besteak beste, iruditu zaigu aberasgarria izango dela ikuspuntu eurozentristatik aparteko kontakizunei gure apaletan lekua egitea eta horretarako, adibidez, Eduardo Galeanoren ahotsa ekarriko dugu, Latinoamerikaren zain urratuak liburuarekin. 

Urriaren 8an, hispanitatearen egunaren bueltan, Iñaki Alegria etorriko da, Mikel Zinkunegiren laguntzarekin Galeanoren lana aurkeztera.

Getaria Liburutegiak