Pentsatu baino beranduago, baina jadanik hasi dira Zumaiako barradera edo kanpoko dikea konpontzeko
Pentsatu
baino beranduago, baina jadanik hasi dira Zumaiako barradera edo
kanpoko dikea konpontzeko lanak. Azken itsasaldi bortitzak kalte handiak
eragin zituen Urolako itsasadarreko sarreran eta denbora luzez egon da
barrako pasealekurako bidea itxita. Gune kaltetuenetariko bat antzinako
barraren zatia izan zen.