Gaueko zaindariak
Galdurik dagoen lanbide baten inguruan jardungo dugu gaurkoan, sereno edo gauzainaren inguruan hain zuzen. Elektrizitaterik ez zegoenean, gauetan segurtasuna bermatu ahal izateko, kalea argiztatzen zuten argiontziak zaintzea beharrezkoa suertatzen zen. Apurka, ordea, gauetan argiztapena zaintzeaz gain beste behar batzuk sortu ziren.