Itsasoko ur hartzeak

Submitted by ereiten on

Mendi inguruko aire garbia edo itsasoko ur gatzatua osasunerako onuragarriak direla jakina da, guk dakigu gaur egun, eta gure arbasoek ere bazekiten. Zentzu horretan, Gipuzkoa zona pribilegiatu bat da eta ondorioz, gu ere bai. XIX. mendeko medikuak hortaz jabe ziren, horregatik, momentuko pertsonaia garrantzitsuak honantz bidaltzen zituzten osasun arazoak zituztenean. Pertsonaia hauetako bat Francisco de Paula infantea izan zen, Espainiako errege zen Fernando VIIaren anaia. 1830 urtean Donostiara joan zen La Concha hondartzan urak hartzera. 

Berrizaungo zubia

Submitted by ereiten on

Artxibo “berri” batean lanean hastean, dokumenturik zaharrena zein den bilatzea da edozein artxibozainek egiten duen lehen lana. Bigarrena, ostera, zein den planorik zaharrena.

Gu ez gaude salbuetsita. Horrela, Igantziko Udal Artxibora lanera sartu ginenean hartu genituen lehen bi lanak horiexek izan ziren, jakina. Idatzizko dokumenturik zaharrenaren berri eman genuen blog honetan, zaharra ez ezik harrigarria ere bazelakoan. Hortaz, planorik zaharrena ere topatu dugu, eta hau ere ez da nolanahikoa: Berrizaungo zubia, hain zuzen ere.

Berriak Gipuzkoako Artxibo Orokorrean

Submitted by ereiten on

Orain dela hilabete batzuk proiektu berri bati hasiera eman diogu, oraingoan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Tolosako San Frantzisko kalean kokatuta dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorrean gaude hain zuzen ere. Ez da lehenengo aldia Ereitenek eta Aldundiak elkarrekin lan egiten dutela, izan ere, urteak daramatzagu proiektu desberdinak aurrera eramaten, bai Tolosan baita Oñatin ere, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan.

Kobane calling salgai!

Submitted by ereiten on
Apirila hilabete ederra da Italian. Apirila hilabate ederra da gure Botika nagusian. Urtebete pasa da Hondamuinean argitaratu genuenetik. Data ezin hobea Kobane Calling euskaratua aurkezteko. Aurkezpena iritsiko da. Bitartean, interneten aurre-salgai jarriko dugu “Kobane Calling: orain”, Zerocalcarek Kurdistanera eginiko bidaien kronikak... eta gehiago. Edizio honek Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Are, biak batera, italiarra eta euskalduna, karrikaratu behar genituen.

Komikigunea eta Luis Gasca

Submitted by ereiten on
Aste honetan amaitu da Luis Gascaren ibilia. Beti Komikiguneari lotuta gogoratuko dugun pertsona da honakoa. Komikigunean lanean hasi ginenean ezagutu genuen, berea baitzen Aldundiak eskuratu zuen lehen komiki funtsa eta Komikigunea sortzeko ideia ere ordutik izan baitu bueltaka Gipuzkoako Foru Aldundiak. 1933an sortu zen Luis Gasca Donostian eta gaztetatik izan zuen komikiarekiko zaletasuna, baita berak hainbestetan aipatzen zuen kultura popularrarekiko  hartu-emana ere.