Submitted by ereiten on

Image removed.Villabonako Udal Artxiboan jasotzen den dokumentazioari esker badakigu 1812. urtean (Napoleonen Gerran) tropa Frantsesak Villabonan sartu zirela. Akta liburuak 1810 eta 1814 bitartean ezertxo ere esaten ez duen arren beste dokumentu mota batzuetan ikusi dugu 1812. urtean frantsesek erangidako sarraskiak ez zirela gutxi izan. Besteak beste, udaletxea bera orduan erre eta suntsitutakoa da. Ondoren, berria eraiki behar izan zuten, Pedro Nolasco arkitektuaren planoetan oinarrituta. Baina hau beste kontu bat da, eta aurrerago hitz egingo dugu honi buruz luze.

Gaurkoan Eraustieta etxeari buruz arituko gera. Etxe hau Kale Nagusian zegoen lehenengo etxea zen, Zubimusu zubiaren parean. Etxe hau ere kaltetua izan zen egun berean. Francisco Maria Lizarraga bere jabearen hitzetan: ”...que los franceses redujeron a ceniza en la gerra de la independencia…”.

Udalak ba omen zuen aspalditik erabaki bat hartuta (honen data zehatza ez dugu topatu). Horren arabera, etxe bat erretzean, hura berreraikitzeko behar zuen materialaren erdia baino ez zuen ordaindu beharko jabeak.. Horrela dio Juan Bautista Lizurumek 1817 urteko tasazio horri baten baster batean: “La Villa determino por las casas que se quemasen se le yciese la gracia de la mitad del material que necesitaba y esto se a ouserbado asta agora.”

Arazoa ordea Lizurume adituak berak sortu zuen. Etxea eraikitzeko beharrezkoa den egurraren balioa kalkulatzeko agirian, “...para la casa nueba que intenta acer...” idatzi zuen 1817 urtean. Badirudi obrek luze hartu zutela eta 1825 urtea arte etxe ez zen amaitu. Horregatik, ziur gaia ahaztuta zegoela,, nahiz eta Francisco Mariaren zorra oraindik kobratu gabe egon. Diruzainak, Lizurumek idatzitako kontzeptua ikusita dena kobratu nahi izan zuen.

Francisco Maria Lizarragak eskaeran: “...es cierto que se me franquearon algunos materiales no para construir casa nueba sino para redificar a la entrada del pueblo con el nombre de Eraustieta en lugar de otra del mismo nombre…Todo esto es bien publico, lo sabe todo el becindario y los individuos de V.S. no lo ignoran…”.

Tira, denborak, beharren arabera azkarrago edo motelago, gure oroitzapenak aldatzen ditu, moldatzen ditu. Baina idatziz jasota geratzen dena, oroitzapenak berreskuratu dezake edozein unetan. Idatzitakoak, Franciscori bezala, edozeini eragin dakiguke.

Amagoia Piá

Irudia: 1230-01 Escritos varios sobre materiales para construcción de una casa. Francisco Maria Lizarraga. 1817-1825