Hondamuinean, bigarrena ere eskura

Submitted by ereiten on
Honekin batera "Hondamuinean 6 hilabete geroago" irakurri ahal izateko esteka ere eskuragarri jarri dizuegu. Beti ere lehena irakurtzeko astia hartu eta amaitu duzuelakoan, noski! Zerocalcareren bizipenak eta bizipozak, gordinean, oso gordin! Porrot posible guztiak gauzatu dira. Erakundeak herritarren etsai. Zerocalcare bere betean gordinez eta esperantzez.

GALDE: Gipuzkoako Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazio-guneen Enpresaburuen Elkartea

Submitted by ereiten on
Honen bidez gure arloan lanean diharduten Gipuzkoako enpresaburuen elkartea aurkezten dizuegu: GALDE, hain zuzen ere. Lanaren nolakotasuna sustatzea dugu Elkartearen lehenengoetako helburutzat, nolakotasun hori, arrazoi desberdinengatik, gero eta gehiago lausotzen ari baita, degradazio kontzeptuala zein laboralaren ondorioz. Egoera honek lan baldintzen okertzea, intrusismoa, deslokalizazioa, profesionaltasun eskasa... sortu ditu.

Espacio Odisean ere komunitatea oinarri

Submitted by ereiten on
Urteari hasiera ona eman diogu, ia amaitu genuen bezala, KOMUNITATEA hitza lehen lerrora ekarriz. Komunitatea kasu honetan, eta liburutegi baten ikusmoldetik begiratuta honakoa da:

ZAINTZA. ONDOKOA ENTZUN. ERABILTZAILEAK AKTIBATU.

TOKI ATSEGINAK ESKAINI

Bandoa euskaraz

Submitted by ereiten on

Image removed.Asteasuko Udal Artxiboa berriz ere euskararekin lotua agertzen zaigu. Aurrekoan bezala, gure lankide Amagoia Piá-k bertan egindako lanei esker gure eskura jarri digu aurreko mendeetako euskal hitz, esaldi, paragrafo edo testuak jasotzen dituen dokumentua. Aurrekoan ez bezala, aurkezten duguna garaikideagoa da.

Azpiegiturak

Submitted by ereiten on

Image removed.Modan dugun hitza: Azpiegiturak. Beharrezkoak ditugu gizarte modernoan: Zerbitzuak.

Amasa, independiente: 1615?-1620

Submitted by ereiten on

Image removed.Amaitzear gauden 2015 honek urteurren berezia ekarri du Gipuzkoako Lurralde Historikoan eta bertako hamaika lekutan; izan ere, Probintziaren egituraketa politikoan hautsak harrotu zituen ekintza bat duela lau mende eman zen.

Hormek Diote proiektuaren egitasmo berriak

Submitted by ereiten on

Image removed.Hormek Diote proiektua, 2015. urtean hasi zen Donostiako eta inguruko hainbat herrietako (Pasaia eta Orereta) paretetan mural erraldoi ezberdinak margotzen. Orduan, artista ezberdinak gonbidatu genituen muralak egitera (Arantxa Recio eta Jenni, Igor Rezola, Judas Arrieta, Ismael Iglesias, Hormachick kolektiboa).

Zinematografoa Villabonan

Submitted by ereiten on

Datozen egunetan Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioa ospatzen dela eta, Villabonan zinemak eduki duen garapenari buruzko berri batekin gatoz oraingoan. Gure erara zineari omenaldi xume bat egiteko modua da.