2018ko ondare jardunaldiak

Submitted by ereiten on

Hainbat herritako ondare jardunaldietan parte hartu du aurten Ereitenek. Besteak beste, Zumaian eta Oreretan


Zumaia EMEz: emakumeen pausoz pauso ibilbidea

Komikigunean ere lanean

Submitted by ereiten on
Fisikoki ez bagaude ere, hementxe jarraitzen dugu. Bi lan esparru nagusi ari gara jorratzen itxialdi egoeran. Alde batetik katalogoa, eta bertan egindakoak errepasatu, zuzendu, azalpenak erantsi, eta erregistroak osatzen dihardugu. Ikusi ez arren, edo katalogazio berririk egin ez arren, sekulako errepasoa ematen ari gatzaizkio komikien bilduma osoari. Are gehiago, errepaso honen karietara, bildumaren ikuspegi orokorrago bat osatzen ari gara.

Caser Betharraman eta Hondarribiko liburutegia

Submitted by ereiten on
2022an Hondarribiko liburutegia, Nagusilan eta Caser Betharram adinekoen egoitzaren artean "Irakurketa kluba" lankidetza proiektuari hasiera eman genion. Ekimen honen helburu bat adinekoen bizipenak jaso eta bistaratzea izan da, irakurketa saioen bidez adinekoen bizipenak jasotzea sustatuz. Aurten, bizipen horietan oinarrituta, liburutegian jolasen tailer bat egin genuen, eta, Betharramen, tailer horren emaitzarekin, erakusketa bat burutu dugu. Erakusketa adinekoen egoitzan hilabete batez ikusgai izango da.

Elena Asins

Submitted by ereiten on
Image removed.

Sinplea, eta aurretik pentsatutako sinpletasun geometriko horretan konplexutasuna ezkutatzen da, Asinsen lanaren eta izaeraren isla.

Zumaiako Alondegia

Submitted by ereiten on

Alondegia dugu Zumaiako kulturaren ikurretako bat. Eraikin modernoa, adimentsua deitzen den horietakoa. Behar bada ohituraren poderioz toki arrunta irudituko zaigu jada. Nahiz eta azken solairuan dugun atalaia ohitura betikotzeko modukoa izan.

Alondegia, berez, kultur etxe, liburutegi, bilgune, mediateka, lantoki, Oxford, erakusketa aretoa... dugu.

Alondegia bat, baina, zer da?

Aita Mari

Submitted by ereiten on

Image removed.“Aita Mari”. Zumaiarrei ez zaie arrotza egingo izen hau. Kale eta auzo batek izen hori daramate, baita herriko futbol zelaiak, zinema aretoak eta arraun elkarteak ere. Eta nork ez du ezagutzen Alondegiko eraikinaren ertz batean jarrita dagoen eta izen bera daraman gizonaren eskultura?

Ipuin kontaketa Getariako liburutegian

Submitted by ereiten on

Image removed.Ostiral honetan, azaroak 20, ipuin kontaketa izango dugu Getariako liburutegian Aingeru Aramendiren eskutik. Bost eta erdietan hasiko da saioa eta lau urtetik gorako haurrei zuzendua izango da.

Txistularien lana 1956ko Salbatore jaietan

Submitted by ereiten on

Image removed.Uztaila aurrera doa eta gero eta gertuago ditugu Salbatore jaiak. Ez da lehen aldia lerro hauetara gai hau ekartzen duguna. Artxiboan topatutako dokumentu batek jarri digu amua oraingoan ere eta, jaien gertutasunari erreparatuta, irenstea erabaki dugu.

Garaia da

Submitted by ereiten on

Image removed.Gipuzkoa tradizionalean udalaren ardura zen auzokoen oinarrizko bazka bermatzea. Herriko ostatua ondo eta kalitatez hornituz; laboreen prezioa murriztuz; salmentetan erabiltzen neurtzeko gailuak kontrolatuz… Gorputzaren bazka ez ezik, izpirituarena ere zaintzen zuen udalak.