Udazkeneko agenda Komikigunean

Submitted by ereiten on

Udazkena iritsi omen da, azkenean.

Komikigunean, baina, udazkenak beroaldia dakar aurten ere bai.

Agendak zabaldu!

Urriak 19. Santa familia komikiaren aurkezpena / Ikastolen Elkartea. 11:00. Julen Riban, Eider Rodriguez eta Dani Fano

Herman Melville eta Moby Dick Hondarribiko liburutegian

Submitted by ereiten on

Herman Melvillen jaiotzaren berrehungarren urteurrena dela eta Hondarribiko Udal Liburutegiak datorren hiruhilerako bere lan famatuena den Moby Dick eta itsasoarekin harremana duen jarduera desberdinez osatzen den programa zabala prestatu du. Bertan film emanaldiak, solasaldiak, tailerrak, erakusleihoak eta kontzertuak egongo dira.

cnADe-ren kongresuan ateratako ondorioak

Submitted by ereiten on
Urtarrilaren 21 eta 22an cnADek antolatutako "IV Congreso Nacional de archivo y documento electrónico" delakoan egon ginen. Honen goiburua zen: "Aterrizando con inteligencia". Noski, adimen artifiziala hitzaldi gehienetan azaldu zen, eta ez pentsa, askotan bigarren mailako aipamen bezala ikusi dugun arren asko dira honekin artxibo eta administrazioaren inguruko ekimenak.

Draga bat erosteko beharra

Submitted by ereiten on

Image removed.Zumaia Urola eta Narrondo ibaiek bat egin eta itsasoratzen diren tokian kokatutako herria da. Kokagune honek bere historia baldintzatu du itsasora begira bizi izan den herri bilakatuz. Portu garrantzitsua izateaz gain, ontziola garrantzitsuen kokagune ere izan da herri hau. Gaur egun oraindik itsasoarekin lotura estua duela ezin uka.

Nolako kaleak Asteasun orain dela 150 urte?

Submitted by ereiten on

Image removed.Gipuzkoako Estatistika sailak galdeketa bat bidali zuen 1863. urtean: Kaleetan izenak, etxeetan zenbakiak,... jarrita al daude? Zenbaki hauek korrelatiboak al dira? Herri sarreran izena jarri al da? nekazal auzoak zatitu al dira? Udal bulegoak prest daude aldaketa berriak jasotzeko?

Zurruta, politika eta bertsoak: kartzelan amaitzeko konbinazio ederra!

Submitted by ereiten on
Hondarribia, 1871. urteko otsailaren 16a eta Ostegun Gizena. Apezpiku kaleko sagardotegi-tabernan, Frantzisko Higos tragoxka bat hartzen ari da. Garaiko giro politikoa ez zen bat ere lasaia: hamaika gorabeheren ondoren, ordurako Espainiako Koroa Amadeo I.goa erregearen buru gainean zegoen.