Eburniko kattana 3.6 Lafitte
Nahiz eta Wikipedian dugun berria luzea izan, Vendettaren abesti bat eta Fernando Morilloren 'Maddi eta euskal piratak' dira, omen Jean Lafittek gurean utzitako arrasto bakarrak. Cahet-en 'Barataria' liburua ere horretan sartu dezakegu, izan duen eraginagatik.
Zinema eta literatura angloan, berriz, bere marka oso handia da, eta Louisianan bere arrastoa segitzea ere ez da batere zaila. Han dago Barataria, besteak beste. Ez hain urrun, Campeche.
