Euskal Errepublikaren aldarria

Submitted by ereiten on

Image removed.Aurten Bigarren Errepublikaren ezarpenaren 85. urteurrena ospatzen da. Apirilaren 12an egindako hauteskundeek Alfontso XIII. erregea boteretik kentzea lortu zuten, monarkiarik gabeko estatua defendatzen zuen alderdiak irabazi baitzuen.

Andima Ibinagabeitiaren sare soziala

Submitted by ereiten on

1936ko gerrak Portugalen harrapatu zuen lanean; 1935ean atera zen jesuita izateko bidetik eta gerratik libratu zen, baina gero zailena egin zuen: itzuli Bilbora eta espioitza lanean hasi zen erbesteko Jaurlaritzaren zerbitzupean, eta 1947ko martxoan, salaketaren bat tarteko, Deustuko etxera joan zitzaizkion polizia espainolak eta ihes egitea lortu zuen, eta Parisen kokatu zen. Han, 1954 arte, besteak beste, Jon Mirande eta Txomin Peillenen irakasle eta akuilu izan zen.

Sepulturak komunitate baten ispilu zirenekoak I: San Pedro Parrokiako San Bernabe kapera

Submitted by ereiten on
Gure lurraldean, erlijio kristauaren barruan, hilotzak elizen inguruan ehorzten ziren garai batean. Burualdeko gertutasunean santu, elizgizon eta komunitateko pertsonaia nagusiak eta haien ondoren gainerako komunitateko kideak. Denborarekin tenpluak handitzen joan ziren eta kanpoko sepultura horietako asko eliza berrien barrualdean geratu ziren. Horrek, komunitatearen ehorzketak elizaren barrualdean egitera eraman zuen. Euskal Herriko zenbait herritan oraindik ikusgai daude elizako lurzoruan kokatutako hilobiak. Hilobi horietariko bakoitza familia edo leinu bati egokitzen zitzaion.

Subijanako uharkara bisita

Submitted by ereiten on
Oraingoan ez dugu Artxiboan gordetzen dugun dokumenturik aurkeztuko, ostera, Europa mailan antolatzen diren Ondareari buruzko jardunaldiak aurkeztuko ditugu. Jardunaldi hauek urtero antolatzen dira bisita gidatuak, erakusketak, hitzaldiak eta bestelakoak eskainiz. Udazkena izaten da jardunaldi hauek ospatzeko garaia eta horregatik, urriko berria hauei eskaini nahi diegu, eta zergatik ez, Villabonak eskaintzeko duenari buruz pixka bat hitz egiteko.

Euskara herritarrena da

Submitted by ereiten on

XVIII.mendean idatzizko komunikazioa erdaraz egiten zen ia erabat. Bai partikularren artean eta baita erakundeekin ere. Hori egunero ikusten dugu udal Artxiboetan. Tarteka, baina, errealiteateak zirrikitua topatzen du idaztizko agirietan. Horrelakoetan, euskarazko hitzak protagonista bihurtzen dira. Hobe erranda, ezarritako langa gainditu egiten dute euskal hiztunek. Ohikoa agerian geratzen da, ofizialtasun baztertzaileari izkin eginez. Errealitatea   "...en lengoa vascongada..." pasatzen zen eta. 

2022an Txanogorritxo Hondarribiko Liburutegian

Submitted by ereiten on

Aurreko urteetan bezala, 2022an Txanogorritxo gaiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu genituen helburu batzuekin: gaiaren ikuspuntu desberdinak izatea eta komunitatearen beharrei erantzutea.

Eskolako tailerrekin eskolen komunitatearekin aritu ginen; zinemaren bidez natura, helduak edota emakumea ekarri genuen liburutegira; autodefentsa ikastaroa ere izan genuen; Jokin Mitxelenaren, zuzeneko, marrazkiek gure idazleek, beraien testuen, irakurketa lagundu zuten; liburutegian izaten diren idazketa tailerrean aritzen direnen testuekin gure orrimarkatzaileak egin genituen;…

Liburutegiak Hondarribia

Oguey eta amamar milla ta bosteunda laroguetaçorçi

Submitted by ereiten on

"Oguey eta amamar milla ta bosteunda laroguetaçorçi" horiek dira Asteasuko Udal Artxiboko XVI. mendeko dokumentazioan topatu ditugun euskaraz idatzitako zenbakiak. Honen inguruan, Ereitenen blogean, Iago Irixoa lankideak egindako hausnarketa argitara eman dugu.

Luis Gasca bilduma

Submitted by ereiten on

Apirilarekin batera Koldo Mitxelena Liburutegiko Luis Gasca bilduma katalogatzeari berrekin diogu. 11.000 ale inguru dira dagoeneko deskribatu ditugun komiki, aldizkari, liburu, marrazki original,… Komiki eta zinema gaiak dira funts honen ardatz nagusiak.

Literaturaren Pasaia

Submitted by ereiten on

Pasaiako Udalak sustatutako Zabaldiya bildumako lehen zenbakia da Literaturaren Pasaia.