Ez da txikikeria ondorengo lerroetan komentatuko dugun testua 1611ko Errenteriako akta batean topatzea, Madalena jai egunaren ospakizunen ildotik. Orduan bi dantza egitea adosten da, horien artean ijitoena bat delarik.
Aski ezaguna da Getaria munduari bira ematen
lehena izan zen itsasgizonaren sorterria dela. Juan Sebastian Elkano zenaren
presentzia etengabea da Gipuzkoako kostaldeko herri honetan.
Asteasun
gordetzen den Udal Ordenantzarik zaharrena 1534 urtekoa da, apirilaren
14ean Udalak eta Carlos I erregeak onartutakoak hain zuzen. Badira ba
481 urte ordenantza hau onartu zenetik.
Itsasoak
behin baino gehiagotan eraman izan ditu bere altzora itsasotik bizi
diren familietako kideak. Ez du inolako gupidarik agertzen haserretzen
denean. Onenean pertsona bakarra eramaten du eta okerrenean tripulazio
osoak. Azken hau izan zen 1866ko urtarrilaren 9an Getariako herriak
jasan zuen ezbeharra.
Garai
batean animaliak etxeetan hazi eta hiltzen ziren, baina denborarekin
guzti hori aldatzen joan da apurka. Nekazal guneetan txerribodekin
mantendu da gehien, baina gaur egun oso toki gutxitan egiten dira. Izan
ere, gaur egun haragia non-nahi erosi dezakegu, gure beharretara
egokituz.
Uda jai garaia dugu, zalantzarik gabe. Festak hamaika lekutan ospatzen dira, izan hiri, herri edo auzuneak. Sanjoanetatik hasi eta aste luzeetan zehar, ondo pasatzeko giroa nagusi da. Denbora asko ez dela, herrietan ematen ziren ospakizun, festa eta jai gehienak egutegi kristau-katolikoak finkatuak ziren. Errealitate hau askoz adierazgarriagoa izan zen Antzin Erregimenean, Elizaren presentzia gizartearen hamaika esparrutara hedaturik baitzegoen.
Will Smithi, ala bere lagunen bati, Alexander Dumas beltza zela entzun genion. Ez genion sinetsi. Gero, Tom Reissen The black count irakurri genuen. Haitiko iraultzaile abolizionistek Napoleonen armada garaitu zutela ere nekez sinistuko duzue; agian Alejo Carpentierren El reino de este mundo edo El siglo de las luces irakurtzen pasako zaizue.