Hondarribiko Udal Liburutegian aurten Txanogorritxo

Submitted by ereiten on
Hondarribiko Liburutegian urtero aitzaki bat hartuta eraskusketa, solasaldiak, tailerrak, eta hainbat ekintzez osatutako programa bat aurrera eramaten dugu. Lehendabiziko urtea Mary Shelleyren Frankenstein izan zen, iaz Herman Melville eta Moby Dick izan ziren eta aurten Txanogorritxoren txanda izango da. Programa prestatzerakoan hainbat gauza kontuan hartzen ditugu: adinak, Hondarribia herriak eskaintzen dituen artistak, idazleak, e.a.

Pertsonaien animazio tailerra Komikigunearen eskutik

Submitted by ereiten on
Komikigunean Ereitenen eskutik burutzen ditugun katalogazio eta funtsen kudeaketa lanez gain, komikigileei bereziki, baina edozein marrazkilariri zuzendutako formakuntza saioak ere antolatzen ditugu. Aurten, pertsonaiak nola animatu eta nola erabili erakutsiko digu Unai Gerra animazioan adituak. Hauxe da ikastaroari buruzko informazio zehatza:   Unai Guerrak 20 urte baino gehiago daramatza grafismoan eta animazioan profesionalki lanean. Hainbat zinema eta telebista ekoiztetxe zein telebista kateetan lan egin du. Orange, Ritz, Cinfa, Sony, Heineken...

Villabonako inudeak

Submitted by ereiten on

Image removed.XX. mende hasiera arte lanean jarduten zuten inudeen irudiak ezagunak dira. Herri askotako jaietan, inudeen desfileak egiten dira oraindik, emakume haiek gogoan.

'Sudor de sol': egileekin elkarrizketa

Submitted by ereiten on

Image removed.Datorren abenduaren 20an, 12:00etan, Komikigunean izango den 'Sudor de sol' komikiaren aurkezpena probestuz, Gregorio Muro 'Harriet' eta José Manuel Mata egileak elkarrizketatu ditugu.

Harriet y Mata. Fue una firma de mucho renombre en el cómic vasco. ¿Habéis seguido ligados al cómic directamente?

Getariarren Kontxako Lehen Bandera

Submitted by ereiten on

Image removed.Iraila hilabete berezia izaten da kostako herrientzat. Lehen eta bigarren igandeak gorriz borobilduta egoten dira Euskal Herriko itsasertzeko egutegietan. Gehien bat arraun elkarteak dituzten herrietan. Hauek, oso ondo dakite igande horietan Donostiako Kontxako estropadarako zita dutela.

XIX. mendean Getaria eta Donostiaren arteko komunikazioa hobetzeko saiakera

Submitted by ereiten on

Image removed.Bideak: lurrean edo uretan puntu bat beste batekin lotzeko irudikatutako lerroak. Pertsonak ez ezik, produktuak eta ideiak eremu batetik bestera bidaiatzea ahalbidetzen duten elementu estrategikoak dira. Historikoki interes desberdinak asetzeko sortuak. Zainduak eta zelatatuak; beharren arabera itxi edo zabalduak.

Zumaiako arrantzarako nasak

Submitted by ereiten on

Image removed.San Telmo jaiak direla eta, apirileko artxiboari buruzko idatzia itsasoarekin edo arrantzarekin lotutako gai baten ingurukoa egiten saiatzen gara. Oraingo honetan ibai eta itsasadarretan burutu ohi zen arrantza mota bati buruz idaztea erabaki dugu, nasen inguruan hain zuzen.

Urte amaierako ezkila-hotsa

Submitted by ereiten on
Gainean dugu Abenduaren 31, gainean urtearen amaiera. Egun horretako azken minutu eta segundoak noiz iritsiko zain egoten gara urte zaharrari agur esan eta berriari ongietorria emateko. Gauerdian, elizako ezkilek 12 aldiz dilin-dalan jotzen dituztenean da unea. Image removed.Ezkila-hotsa, ordea, urte osoan entzuten dugu. Denbora zehaztu eta aditzera ematen du.

Arrainak trenbidean

Submitted by ereiten on

Maiatzeko idatzian aipatu zen Getariak eta Compañía del Ferrocarril de Elgoibar a San Sebastián enpresak izandako lehen kontaktua. Bertan esandakoaren arabera, Getaria-Oiquina izeneko geltokia egon omen zen duela mende bat, baina dirudienez, Getariako Udalari ez zion poztasun berezik eragin honek, kontrakoa baizik, herriaren izendun geltokiari erreferentzia egiten zioten errotulu guztiak kentzeko agindua eman baitzuen.