#HormekDioteOnStage prestatu bitartean, Haatik-eko kideek modu ezin hobea laburtu dute proiektuaren jatorriaren nondik nora. Orain, oholtzaren gainean, 2016an zehar zatika aurreratu zutena gorpuztu dute. Alabaina, hau ez da errepikapen bat. Hau saio berria da. Izaera propioa duena. Haatik-ek bi gauza lortzen du emanaldi honetan. Lehenik eta behin antzoki batean kalean dauden bost hormatzar sartzea. Benetan, hormak bertan daude! Bigarrenik, dantza ariketa bikaina osatu dute. Espresio hutsa da egiten duten dantza, elkarbitziza, hori baitzen jatorrian gaia, landu, sufritu eta gozatu egin den sentimendua dela adieraziz. Merezi izan du! Mila esker!