Submitted by iab on

Uztailak 5, eguerdiko 12:30tan eta Pasai Donibaneko “Kultur Aterpea” aretoan,  Bristoleko Unibertsitateko irakasle den Evan T. Jones doktoreak hitzaldia emango du. “Pasaia, Bristol and ‘El Cristo de Bristol’ (c.1453-1600)” izenburupean, Pasaiako badiak eta Bristolek XV eta XVI. mendeetan garatu zituzten merkataritza-harremanak hizpide izango ditu hizlariak. Harreman horiek, gainera, herriko parrokian gordetzen den ondarean isla dute, “Bristoleko Kristoa” irudian. Hori dela eta, ikertzaileak artelan hori ere hizpide izango du.