Inplosioa

Submitted by irune on
Gezurra badirudi ere, bost urte pasa dira Moore-ren lan nagusia iruzkindu genuenetik. Horregatik, Traficantes de sueños argitaletxeak La Gran implosión: clase, imperio y crisis climática en el capitalismo zombi argitara eman behar zuela jakin bezain pronto ziztu bizian atera ginen bila. Aitortu beharrean gaude, halere, azalean Potosí ikustean, Moorek bere analisia kasu zehatz horretara ekarri zuela uste genuen. Horrek, liburu-dendara ahalik eta azkarren joaten bultzatu gintuen, aspaldiko gaia izan genuen hori, euskaldunen eta gaztelarren arteko gatazka medio. Euskaldunak kapitalismoan berehala murgildu eta gaztelarren feudalismoa zapaztu zuteneko gatazkaz ari gara.

Errealitatea zen, ez zen fikzioa

Submitted by ereiten on

Analisi politikoetatik landa eta, era berean, jada kostunbrista bihurtzen ari den filma nahiz komiki steampunk alboratuta ere, hainbat idazlek gure gizartearen dekadentziaren berri eman digute; literaturaren bidez, noski. Gizonezkoak dira aipatuko ditugunak, baina hau ez da hautu zientifikoa edo lagin zehatza.

Elena Barrena Osoro: irakasle

Submitted by ereiten on

Maisu/maistra ere izan zitekeen, hitzak bere muinean “onena”, “gorena” eta horrelakoak omen daramatza eta. Baina ikastea eragin digu Elenak; eta hori irakastea da, azken batean. Eta nahiago dugu horrela azaldu unibertsitatean hasitako harremana: irakasle izan dugu bera. Izan ere, unibertsitateko giro gris eta apal hartan, bost urte luzez, irakaskuntzan aritzen zirenen artean oso gutxi arduratu ziren irakasteaz. Maisuki irakatsi zigun hark, ordea. Hezkuntza arloan ez ezik, baita alor profesionalean eta maila pertsonalean ere.