Arrainentzako Saskien Enkantea

Submitted by ereiten on

Image removed.Lehenengo Karlistaldiak Getariako egunerokotasuna eten zuen. Herriko ohiko dinamika geldiarazi zuen, dinamika berri batzuei bidea zabalduz. Gerrak aldaketak ekarri zituen; batzuetan aurreko bizimoduarekin eta ohiturekin erlazionatuak zeudenak. Gerra osteko urteetan egindako zenbait aldaketek, ordea, ez zuten harrera ona izan biztanleen artean.

Atzerrian onartu zuten Bixente

Submitted by ereiten on

Image removed.Gaurkoan ariketa txiki bat egingo dugu. Pentsatu dezagun argazki batean. Izan dadila atzerritik datorren dozenaka pertsona azaltzen den argazkia. Oraingoan, guzti horien artean mutiko bat irudikatuko dugu. 20 urte ditu, ile beltzarana, begi argiak, biboterik ez eta bizar gutxikoa, altuera eta gorputz arrunta, ez altua ezta baxua ere,...

Merkatu Plaza eta Eskola berriak

Submitted by ereiten on

Image removed.Negua iritsi dela ematen du. Aurtengoan kostatu zaio, baina azkenean iritsi dira euria, haizea eta hotza. Barru giro egiten du. Liburu bat dugula sofan edo butakan eseritzeko plana egokia izaten da horrelakoetan.

Hormek diote

Submitted by ereiten on

Hiria beste modu batean ezagutzeko aukera nahi dugu. Nekez onartzen den modu zein tokien arabera. Muralak egin ditugu. Apaingarri hutsak ez direnak eta esanahi zehatza eman nahi dutenak.

Hiria arteari buruz hitz egiteko nahi dugu. Artisten sormenak hirigintza, eskubideak, arazoak, irtenbideak… beste modu batera ulertzen lagunduko duelakoan. Muralak antena bihurtzen ari gara.

Aurra bataiatua da, azteco bidea emayozue. Por la madre (sic)

Submitted by ereiten on

Image removed.Jaio berria atarian abandonatuta. Horra hor 2016. urtean azaldatzen gaituen gertakizuna. Nahiz eta orain dela 250 urte gertatu. Nahiz eta Europako bideetan gerratik ihesean 10.000 haur galdu direla entzun eta ahaztu dugun.

Trena iraultzea lortu zuen haizete bortitza

Submitted by ereiten on

1941eko otsailaren 15ean eta 16an haizete handia egon zen Iberiar Penintsulan. Dirudienez, Ozeano Atlantikoan sortutako borraska bat penintsulan sartu eta ziklogenesi lehergarriaren bidez asko sakondu zen denbora gutxian. Otsailaren 15ean behe presio gunea Galizia mendebaldean kokatu zen. Honek, arratsaldean hasi zen haizete handia ekarri zuen Euskal Herriko kostaldera. Datu metereologikoek adierazten dutenez, haize boladarik indartsuena Igeldon neurtu zen eta 196,8 km/h izan zen (1).

Hormek Diote proiektuaren egitasmo berriak

Submitted by ereiten on

Image removed.Hormek Diote proiektua, 2015. urtean hasi zen Donostiako eta inguruko hainbat herrietako (Pasaia eta Orereta) paretetan mural erraldoi ezberdinak margotzen. Orduan, artista ezberdinak gonbidatu genituen muralak egitera (Arantxa Recio eta Jenni, Igor Rezola, Judas Arrieta, Ismael Iglesias, Hormachick kolektiboa).

Asteasun bolatokia jarri zuteneko dokumentazioa artxiboan

Submitted by ereiten on

Image removed.1962 urteko martxoan Sabino Jauregi Legarrak jarduera baimen bat eskatu zuen Asteasuko Udalean. Kale Berria 7 zenbakian eraikitzen ari zen etxearen beheko solairuan taberna edo ardandegi (bodegón) bat irekitzeko asmoa aurkeztu zuen "...para el despacho al público de bebidas al denominado chiquiteo...".

1866ko Urtarrilaren 9ko ezbeharra

Submitted by ereiten on

Image removed.Itsasoak behin baino gehiagotan eraman izan ditu bere altzora itsasotik bizi diren familietako kideak. Ez du inolako gupidarik agertzen haserretzen denean. Onenean pertsona bakarra eramaten du eta okerrenean tripulazio osoak. Azken hau izan zen 1866ko urtarrilaren 9an Getariako herriak jasan zuen ezbeharra.