Hondarribiko Liburutegian komunitatea nola sortzen dugun

Submitted by ereiten on
Udal Liburutegiak leku publikoak dira, zerbitzu publikoak, beraien izenean jasota dagoen bezala. Beraz komunitarioa ere bada. Beste aldetik, liburutegia ez da soilik eraikina. Liburutegia, barruan dagoena ere bada. Liburutegia erabiltzaileak ere badira. Beraiek ematen diote zentzua. Erabiltzailerik gabe ez zen izango liburutegirik. Baina zer egin dezakegu gure erabiltzaileak ezin badira eraikinera etorri? Liburutegia beraiengana hurbildu. Eta horrela zerbitzu publikoa, komunitarioa, komunitatearena izango da. Gure lan prozeduren helburu garrantzitsuenetarikoa komunitatea egitea da.

Naufragioak euskal kostaldean

Submitted by ereiten on

Image removed.Marinel askok itsasoari beldurra baino, errespetua diotela esaten dute. Halere, benetako beldurra itsasbasterrean, euren familiekin geratzen dela pentsatzen dut. HItzez esan ez eta euren buruetatik aldentzen saiatu arren, beti dago hor. Oinaze hori ulertu eta justifikatu egiten da Untzi Museoko Naufragioak Euskal Kostaldean erakusketan.

Harriak

Submitted by ereiten on

Herrian zehar paseatzeak ustekabeak ematen ditu. Txio sortari hasiera eman dion argazkia lekuko. Harri horiek buruan, Luzuriagako langileei buruzko liburua gogoan. Orduan idatzitakoa eta liburu bera errekuperatzea otu zaigu. Honatx.

A modo de historia: Calcinor

Submitted by ereiten on

Image removed.El Grupo Calcinor S.L. ha confiado en Ereiten para poner en tinta su pasado. Esta empresa minera de capital familiar, líder en la fabricación de cal y sus derivados y presente en 3 continentes, ante el cambio generacional en su dirección ha decidido la salvaguarda de un importante activo en su capital, el pasado.

Kanpandorreko erlojua eta Yereguitarrak

Submitted by ereiten on

Image removed.Urtea bukatzen ari da... 2015a agurtu eta 2016ari ongietorria emateko momentua hurbiltzen doa... Getariarrek Salbatore Deuna elizako erlojuari so egongo dira hilabeteko azken eguneko gaueko hamabiak noiz iritsiko zain, urteko azken hamabi kanpai-hotsak aditzeko irrikitan.

Kantauriko Arrantzale Aterpetxea

Submitted by ereiten on

Image removed.Getaria Kantauri kostaldeko itsasontzi askoren babesleku nagusia izan da denborale eta enbatetan. XX. mendearen hasieran ordea, eskaintzen zituen azpiegiturak oso eskas geratzen ziren horrelakoetan jasotzen zuten itsasgizon kopuruarentzat.

Basoaren arriskuak: otsoen aurkako ekimenak

Submitted by ereiten on

“Handia” filma bolo-bolo dabil azkeneko asteotan. Filmak lortutako arrakastak euskarazko euskal zinemari ekarpen itzela egin dio. Hamaika esparrutan lortu zituen Goya sariak, ondo mereziak. Pelikularen girotzea sekulakoa da, baserriko bizitza miserablea (gaur egun batek baino gehiagok irudikatzen duen bukolikotasunetik aldenduta), ohiturak, gerraren gogorra… Ildo honetatik, filma hasieran azaltzen den eszena bati erreparatu genion: Martin anaiak otsokumea hartzen duen horri, hain zuzen ere.

Subijana udalaren esku

Submitted by ereiten on
Urteko azken berri honek emango dio amaiera Subijanari buruz idatzi dugun berri sortari eta nola ez, enpresaren azken faseari buruzkoa izango da, hau da, estanpatuen fabrika izatetik, abandonatze garai bat pasa eta Mintzola ahozko lantegiak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak erabili arte. XX. mendearen erdialdean hasi zen enpresaren beherakada, 1966 urtean ordainketen etetea adierazi zuelarik Hartzekodunen Batzordeak.