Orain dela 25 bat urte, Gipuzkoako komunikabideak historiatzeak berrikuntza handia ekarri zion gure Historiari. (Elena Barrenaren zuzendaritza pean: Gipuzkoako Komunikabideen Historia. 4. alea. Gipuzkoako Aldundia.)
Mendebaldeko gizartearen osasunaren inguruan egun dauden arazoak ez dira gutxi. Horietako hainbatek eta hainbatek elikadurarekin zerikusia dute, garai bateko ohiturak, errezetak eta produktuak geroz eta gehiago baztertzea faktoreetako bat delarik; azkeneko urteetan albo batera geratzen ari direnak suspertzeko etengabeko lanak egiten ari dira. Bestalde, gure herriaren identitatearen ustezko oinarri moduan sukaldaritzak eskuratu duen protagonismoa oso argia da, ia folklore arruntean edota sasizientifikotasun batean erori delarik.
Poluzioa eta honek klima-aldaketarekin duen lotura gaurkotasun handia duen gaia da: hedabideek aldi oro jakinarazten dizkigute enpresek hartutako neurriak haien jardueraren ondoriozko kutsadura murrizteko. Uraren poluzioa aipatzen denean, ezinezkoa da Oria ibaian ez pentsatzea. Horregatik, gaurkoan Villabonako ondare industrialarekin gatoz berriro.
Artxiboak VillabonaIkasturte honetan ere Donostiako Aquariumean Ereiteneko gidak arituko dira lanean bisita gidatuak eta umeentzako tailerrak egiten.
Iaz bezala aurten ere berdin gozatzea espero dugu!
Urte berriarekin batera iritsi dira gure agenda berriak ere. Patrikan edo poltsan erraz eramateko moduko agenda praktikoa. Hurrengo egunetan banatuko ditugu.
"Badu, bada". Euskara mundu eleanitzean erakusketak ateak berriro zabaldu ditu Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. San Telmo Museoan izan genuen iaz eta orduan, Ereiten dokumentatze lanetan aritu zen.
Erakusketa 2014ko urtarrilaren 11 arte egongo da ikusgai.
Horrela amaitu genuen aurreneko buletina.
Hasi, "Gure Hormek"ekin hasi genuen. Orduan ez genekien, noski, Bartzelonako L'Alternativa festibalean saria jasoko zuenik Las chicas de Pasaik-eko lan honek.
Hondarribiko Liburutegiak Twitter bidez sustatutako BookCrossing-a, bisita gidatuak eta ipuin kontaketa saioa eskainiko ditu apirilaren 23ko astean, Liburuaren Egunaren ospakizunen harira