Katalina de Zabaleta

Submitted by ereiten on

2020 ilun honetan Ereitenek lanean darrai, aspaldiko lagunei berriak batuz. Azken horietako bat Igantziko Udala dugu. Hango artxiboa antolatzeko helburuari ekin zaio eta beti bezala, lan horrek uzta berezia biltzeko aukera ematen du.

Perspektiba kontua da

Submitted by ereiten on

Zalantzarik gabe, perspektiba kontua da. Artxibo mota desberdinak daude, asko, ia artxiboak beste: modernoak, ruinosoak, erosoak, berriak, handiak, hotzak,… Haietara goaz lanera, egunero jantziko dugun arropa haiei egokituaz. Lanera goaz bakarrik, binaka, onenetan hiru lankide. Batzuk musika eramaten dugu, besteek nahiago Irratiko hizlarien konpainia, besteok nahikoa dugu gure pentsamenduak entzutearekin. Prest daramagu bakoitzerako aproposena. Dagoeneko, gure "kamaleoitasuna" ikaragarri garatua dugu. Nik uste gure DNAren estrukturan ere erantsia dugula.

Bideo tailerra Koldo Mitxelena Kulturunean

Submitted by ereiten on

Koldo Mitxelenako Erakusktaretoan erakusgai dauden Fiona Tan artistaren lanen inguruan antolatuko den tailerra da. Erakusketako gaiak abiapuntu bezala hartuta bideo esperimentalak sortuko dira.

Izen ematea kmbisitagidatuak@ereiten.com emailean edo 943112756 izen-abizenak, NA zenbakia, jaiotze data, telefonoa eta emaila zehaztuz.

HARRIA HITZ bisita gidatua Usurbilen

Submitted by ereiten on

Oporrak hartzeko desiratzen? Datozen egunotarako planik bai? Gu proposamen batekin gatoz: apirilaren 7an, larunbatean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu Usurbilen.

Oteizaren erakusketa

Submitted by ereiten on
Pasaiako Victor Hugo etxean Oteizaren lanaren bestelako ikuspuntua dugu ikusgai. Poetikoa, hain zuzen ere. Ustekabean harrapatzen zaituen erakusketa da, Félix Marañak komisariatua. Harreran gaituzue, ongi etorria emateko.

Kontaiguzu ondarea : Harria Hitz eta Txalaparta

Submitted by ereiten on
Europako ondare jardunaldien baitan Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen "Kontaiguzu ondarea" ekimenen parte hartuko dugu aurten ere bisita gidatu berezia proposatuz.
HARRIA HITZ ETA TXALAPARTA: TRADIZIOTIK MODERNITATERA BIDAIA
BISITA GIDATUA + TAILERRA
Usurbil tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen herria dugu: Dema plaza eta giza probak, bertsolaritza, Gaur taldearen abangoardia, Ez dok Amairu-ren modernitatea, txalaparta, sagardo-gintza, muralak...

Hondarribiko liburutegian Txanogorritxoren lau aurpegiak

Submitted by ereiten on
Txanogorritxo aintzat hartuta, honako ekimenak burutuko dira abendura bitartean Hondarribiko liburutegian. IRAILA. Txanogorritxo, nora zoaz?
  • Irailak 15. 19:00etan. Hitzaldia. Txanogorritxo zaharra versus berria. Hizlariak: Itsaso Gutierrez eta Xabier Etxaniz Erle
  • Irailak 21. 19:00etan. Zinema. Caperucita roja laburmetraia; Cuentame un cuento (Miguel Angel Vivas, 2014)
  • Irailak 28. 16:30etan (3/6 urtekoak) eta 17:45etan ( 6/10 urtekoak) Dorotea eta Txanogorritxo sortzen.