Zumaia emez

Submitted by ereiten on

Zumaiar emakumeak. Ospetsuak nahiz eguneroko lanarekin herria egin dutenak. Dendariak, hoteletako langileak, irakasleak, kontserbetako langileak, mojak, eta nola ez, baita izen esanguratsu batzuk ere: Julene Azpeitia, Elbira Zipitria edo Balendiñe Albizu.


Ezagutu itzazu emakumeak, historia egin dutenak, eta egiten ari direnak. Zumaian. Urriak 6, 11:00etan Alondegitik abiatuta. Bisita gidatuan izena emateko idatzi hona: kultura@zumaia.eus

Harria Hitz Irati Otamendirekin

Submitted by ereiten on

HARRIA HITZ bisitaren azaroko saioa gainean dugu jada. Azaroaren 23an burutuko da eta gidari berezi bat izango dugu gainera, Irati Otamendi arkitektoa. Bere ikerketa nagusiak Gipuzkoako, eta bereziki, Oriaren ibai-arroko ondare industriala ardatz duen arren, oraingoan bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko digu.

Hondarribiko Liburutegian komunitatea nola sortzen dugun

Submitted by ereiten on
Udal Liburutegiak leku publikoak dira, zerbitzu publikoak, beraien izenean jasota dagoen bezala. Beraz komunitarioa ere bada. Beste aldetik, liburutegia ez da soilik eraikina. Liburutegia, barruan dagoena ere bada. Liburutegia erabiltzaileak ere badira. Beraiek ematen diote zentzua. Erabiltzailerik gabe ez zen izango liburutegirik. Baina zer egin dezakegu gure erabiltzaileak ezin badira eraikinera etorri? Liburutegia beraiengana hurbildu. Eta horrela zerbitzu publikoa, komunitarioa, komunitatearena izango da. Gure lan prozeduren helburu garrantzitsuenetarikoa komunitatea egitea da.

Historia de la mujeres pasaitarras

Submitted by ereiten on

Image removed.Las mujeres de Pasaia han tenido por primera vez la ocasión de reunirse para compartir sus vivencias, para narrar sus experiencias de vida, y en algunos casos también para dejar testimonio de la vida de sus madres y abuelas.

Banda baten lehen notak

Submitted by ereiten on

Image removed.Musikak arima aberasten duela esan ohi da sarritan eta egia da baduela gogo-aldartea aldatzeko nolabaiteko ahalmena. Guztiok ditugu momentu konkretu desberdinetan entzutea gustatzen zaizkigun kanta edo piezak, gehienetan hain pertsonal bihurtu ditugunak.

Marmar egitea ondo dago

Submitted by ereiten on

Image removed.Askotan beharrezkoa da. Laguntzen du terapia egiten. Laguntzen du eredu txarrak identifikatzen. Batzuetan, hutsune nabariak non dauden ozen esateak oihartzuna du. Hala gertatzen denean, lagun gehiagok begi bistakoa dena ikusten dutela konturatzeko balio du.

Kantauriko Arrantzale Aterpetxea

Submitted by ereiten on

Image removed.Getaria Kantauri kostaldeko itsasontzi askoren babesleku nagusia izan da denborale eta enbatetan. XX. mendearen hasieran ordea, eskaintzen zituen azpiegiturak oso eskas geratzen ziren horrelakoetan jasotzen zuten itsasgizon kopuruarentzat.

Basoaren arriskuak: otsoen aurkako ekimenak

Submitted by ereiten on

“Handia” filma bolo-bolo dabil azkeneko asteotan. Filmak lortutako arrakastak euskarazko euskal zinemari ekarpen itzela egin dio. Hamaika esparrutan lortu zituen Goya sariak, ondo mereziak. Pelikularen girotzea sekulakoa da, baserriko bizitza miserablea (gaur egun batek baino gehiagok irudikatzen duen bukolikotasunetik aldenduta), ohiturak, gerraren gogorra… Ildo honetatik, filma hasieran azaltzen den eszena bati erreparatu genion: Martin anaiak otsokumea hartzen duen horri, hain zuzen ere.