Euskal artxibo baten funtsak arakatuz ijitoei buruzko dokumentazioa topatu dezakegu. Gehienetan, halako idatziek natura juridiko-arautzaile, prozesal edo penala izaten dute. Halakoa da, besteak beste, Villabonako artxiboan 692-4 signaturan gordetzen dena.
Uda
joan da eta argi orduak gero eta urriagoak dira egunetik egunera.
Lehenago iluntzen du eta inguruak beltzez margotzen dira. Eguzki izpiek
gure egunerokotasuna baldintzatuko balute, goiz erretiratuko ginateko
urteko sasoi honetan.
Maiatzaren
bukaeran Zumaiako Kanpina zabaldu zen. Herriak kanpoko bisitariei
eskaintzen dien turismora zuzendutako instalakuntza berriena da hau.
Zumaiak bisitari ugari jasotzen ditu, batez ere udan. Hala ere, azken
urte hauetan, bisitari kopuruak etengabe gora egin du eta urte osoan
zehar turistak jasotzen dituen kostaldeko herri bihurtu da.
Aurten Bigarren Errepublikaren ezarpenaren 85. urteurrena ospatzen
da. Apirilaren 12an egindako hauteskundeek Alfontso XIII. erregea
boteretik kentzea lortu zuten, monarkiarik gabeko estatua defendatzen
zuen alderdiak irabazi baitzuen.
1936ko gerrak Portugalen harrapatu zuen lanean; 1935ean atera zen jesuita izateko bidetik eta gerratik libratu zen, baina gero zailena egin zuen: itzuli Bilbora eta espioitza lanean hasi zen erbesteko Jaurlaritzaren zerbitzupean, eta 1947ko martxoan, salaketaren bat tarteko, Deustuko etxera joan zitzaizkion polizia espainolak eta ihes egitea lortu zuen, eta Parisen kokatu zen. Han, 1954 arte, besteak beste, Jon Mirande eta Txomin Peillenen irakasle eta akuilu izan zen.
Liburutegiak eta artxiboak bereizteko zailtasunak izaten dituzte askok. Amankomunean asko duten arren, desberdintasunak ere nabariak dira; bietan informazioa gorde eta kudeatzen da, baina artxiboetan, liburutegietan ez bezala, originalak bakarrik kontserbatzen dira. Autore batek liburu bat argitaratzen duenean, bere obraren kopia ugari ekoizten du. Hauek liburu-dendetara edota liburutegietara heltzen direnean, irakurleak kopia hauetariko bat eskuratu eta irakur dezake. Horrela hedatzen da igorlearen mezua.