Hondarribiko Liburutegian 2019. urtean hainbat ekitaldi burutu ditugu aitzaki desberdinei helduta: orri markatzaileak, solasaldiak, fanzine tailerrak, ginkanak, itsu-itsuan, bookcrossing, rol jokaldia…
"Contingentes cantábricos en el poblamiento de una zona guipuzcoana en la Baja Edad Media: el caso de la bahía de Pasaia"
Solorzano Tellechea, J.A., Martín Pérez, F. (coords): Rutas de comunicación marítima y terrestre en los reinos hispánicos durante la Baja Edad Media: movilidad, conectividad y gobernanza. (2020). Madrid: La Ergástula.
1882ko otsailaren 21 egun mugitua izan zen Lazkaoko udaletxean. Egun hartan Osoko Bilkura bat ospatu zen. Hau da, herriko alkate eta zinegotziak herriaren eta bere kudeaketaren inguruko erabakiak hartzeko bildu ziren. Garai hartan ia astero elkartzen ziren eta ondorioz, gehienetan bilerak motzak eta landu beharreko gai gutxikoak izaten ziren. Egun hartarako ordea gai oso bereziak gorde ziren.
Artxiboak LazkaoJakina da pilotak eta, batez ere, erreboteak Villabonan duen garrantzia. Horrexegatik Amagoia Piak (Ereiten) udal artxiboan gaiaren inguruan topatutako dokumentazioa gure blogean egindako iruzkin baten bidez erakusgai jarri du.
Amasa-Villabonako udalak herriko jaien inguruko erakusketa eredugarria paratu du. Kultura sailak bultzatuta, artxiboan gordetzen diren materialen erabilera interesgarria dugu martxan. Argazki, agiri, jai egitarauak... baita ere buruhandiak eta erraldoiak, eta kuadrillen apaingarriak. Udal artxiboa herritarren eta udalaren gogoa dela berresten du ekimen honek. Bai eta ondaretzat hartu behar duguna harriak eta eraikinak baino askoz gehiago dela erakutsi ere.
Ondarea egonkortu den adierazpen kulturala dugu. Kultura den heinean, eboluzioa, garapena azaltzen du. Ondorioz, nolakoak garen kontatzen du ondareak. Baina ondarea, berez, "gauza" bat da, arte-faktoa. Ez du hitz egiten. Guk interpretatzen dugu eta interpretazioa horren bidez tradizioa baino, gure errealitatea da islatzen duguna. Gure pertsonalitatea eta gure asmoak.