Amable Arias. Hezkuntza jarduerak
Pasa den astean, Koldo Mitxelena Kulturunean Amable Arias artistaren Kaosari eta zoriari forma erakusketa ireki zen. Honen harira, ohiko bisita gidatuez gain, hainbat hezkuntza jarduera martxan jarri ditugu, bisitari ezberdinei egokituz.
Emakume aitzindari bat Asteasun
Emakumearen eguna heldu dela eta hona hemen gai honen inguruko gure blogeko berria. Udal arielen administrari karguaren izendapen interesgarria da topatu duguna. Kargu hau, beti bezala, gizon batek betetzen zuen (edo batek baina gehiago herriaren neurriaren arabera).
Amable Arias. Kaosari eta zoriari forma
Koldo Mitxelena Kulturuneak Kaosari eta zoriari forma erakusketa berriarekin artista emankor eta nabarmen batengana gerturatzen gaitu: Amable Arias. Ereiten bisitarien harreraz eta publiko ezberdinei zuzenduriko tailerren arduradun izango da.
Vicente Ameztoy KMKn
Iazko ekainean Amasa-Villabonako Gurea Zine aretoko erakusketa gelan Vicente Ameztoyri buruz zabalik egon zen erakusketan koordinazio eta ekoizpenean parte hartu genuen.
Zarauzko baserriak
Zarauzko udalaren eskaeraz, Eraginek eta Ereitenek Zarauzko baserriak balioesteko ekimena antolatuko dugu elkarrekin. Hondartza ez ezik, mendi ederrak ditu Zarautzek. Landa paisaia ederra bada, baserrien eraginari esker da. Baserriak ez baitira folklore edo iragana, kultura, osasun eta herriko nortasunaren ezinbesteko zatia baizik.
Zorionak "Badu, Bada"!
Pasa den igandean San Telmo Museoan Badu, bada erakusketak ateak itxi zituen, bisitari gehien jaso dituen erakusketa izan delarik. 17.531 pertsonek ikusi dute. Ereiten erakusketa honetarako dokumentazio lanetan aritu da.