Zumaiako Alondegia

Submitted by ereiten on

Alondegia dugu Zumaiako kulturaren ikurretako bat. Eraikin modernoa, adimentsua deitzen den horietakoa. Behar bada ohituraren poderioz toki arrunta irudituko zaigu jada. Nahiz eta azken solairuan dugun atalaia ohitura betikotzeko modukoa izan.

Alondegia, berez, kultur etxe, liburutegi, bilgune, mediateka, lantoki, Oxford, erakusketa aretoa... dugu.

Alondegia bat, baina, zer da?

Literaturaren Pasaia

Submitted by ereiten on

Pasaiako Udalak sustatutako Zabaldiya bildumako lehen zenbakia da Literaturaren Pasaia.

Arrate Rodriguez KMKn

Submitted by ereiten on

Koldo Mitxelena Kulturunean zabalduko den Biblioteka eta jakintza erakusketaren kontestuan Arrate Rodriguezek liburutegiko kristaleran interbentzioa egin du.

Gerturatu ikustera!

Bandoa euskaraz

Submitted by ereiten on

Image removed.Asteasuko Udal Artxiboa berriz ere euskararekin lotua agertzen zaigu. Aurrekoan bezala, gure lankide Amagoia Piá-k bertan egindako lanei esker gure eskura jarri digu aurreko mendeetako euskal hitz, esaldi, paragrafo edo testuak jasotzen dituen dokumentua. Aurrekoan ez bezala, aurkezten duguna garaikideagoa da.

Mikel Lasaren 'Bidai kaierak'

Submitted by ereiten on

Mikel Lasa Alegria olerkariaren Bidai kaierak erakusketa ikusgai egongo da Koldo Mitxelana Kulturuneko Ganbara aretoan martxoaren 4tik apirilaren 26ra. Bertan, publiko harreraren ardura izango dugu.

Planoak ere, iraganaren irudi

Submitted by ereiten on

Image removed.Artxiboetan ez da dokumentazio idatzia gordetzen soilik. Herriaren iragana erakusten diguten beste hainbat iturri ere badira. Horien artean azpimarragarrienetakoak, ezbairik gabe garaian garaiko krokis, mapa, planoak dira.

Blogean berrienak!

Submitted by ereiten on
Gure blogaren jarduna handituz doa eta azken hilabetean egindako ekarpena primerakoa izan da! Historia istorioak sarrerarekin Oihana Leundak eta Paula Estevezek Donostiako Untzi Museoan ireki berri den erakusketaren edukietara gerturatu gaituzte.