Aita Mari

Submitted by ereiten on

Image removed.“Aita Mari”. Zumaiarrei ez zaie arrotza egingo izen hau. Kale eta auzo batek izen hori daramate, baita herriko futbol zelaiak, zinema aretoak eta arraun elkarteak ere. Eta nork ez du ezagutzen Alondegiko eraikinaren ertz batean jarrita dagoen eta izen bera daraman gizonaren eskultura?

Zegamak hiribildu titulua eskuratu zuenekoa: 400. urteurrenaren inguruko ospakizunak

Submitted by ereiten on

Image removed.Zegama Seguratik banandu zela lau mende egiten dituen 2015 urte honetan, Udalak hainbat ekimen antolatu ditu. Horien artean, otsailak 6 dituela, arratsaldeko 18’00tan Zegaman bertan burutuko den hitzaldia dago. Iago Irixoak “Zegama: auzotik hiribildura (1384-1615)” lelopean, herri honek urte horien artean izan zuen bilakaera aztertuko du.

Azpiegiturak

Submitted by ereiten on

Image removed.Modan dugun hitza: Azpiegiturak. Beharrezkoak ditugu gizarte modernoan: Zerbitzuak.

Rockomikiak - Hitzaldiak: Harkaitz Cano

Submitted by ereiten on

Aste honetan, 'Rockomikiak' erakusketaren harira antolatutako azken hitzaldia izango dugu. Oraingoan Harkaitz Cano gerturatuko da Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretora (3. solairua), euskal literatura-komikigintzan musikak duen presentziaz hitzegitera. Animatu!

Errege Zamalkada

Submitted by ereiten on

Image removed.Abenduaren azken eta urtarrileko lehen egunetan gabon garaia izaten da. Gabon Gauarekin hasi eta Errege Egunarekin bukatzen diren jai hauek aspaldidanik errotutako tradizio dira, erlijio katolikoa iritsi baino lehenagoko erritoetan sustraitzen direnak.

Taberna giroan…

Submitted by ereiten on

Image removed.Gabonak etxean, familia giroan, igarotzeko egunak izan ohi dira, baina azkenaldian gero eta gehiago dira etxetik kanpo edo festagiroan lagunartean gozatzeko aukeratzen dituztenak. Izan ere, badago gure herrian ospakizunak gertukoekin gozatzeko nolabaiteko tradizioa. Sarritan elkarte gastronomikoak eta tabernak aukeratzen ditugu topaleku.

Armagintzaren museoa

Submitted by ereiten on

Urte berriarekin lehen erronka berria. Eibarreko Armagintzaren Museoan arituko gara datozen bi urteotan.

Une egokian iritsi zaigun aukera. Lan talde egokia eta jatorra topatu dugu bertan. Hortaz, lan taldeari batu eta dugun guztia emango dugu hobetzen laguntzeko.