Eburniko kattana 1.6 Sua - Aitonensemeak
1766ko ondorengo belaunaldian ez zen matxinadarik egon. Iraultza frantsesaren eztandak sortu gerrak liberalismoa areagotu zuen, ondazilegien pribatizazioa, gizarte loturak puskatzea,... ekonomikoki bideragarriak ziren baserriek eutsi zioten. Eskulanak egiten zituztenek ez.
Sasoiko langileen zein langile aurre industrialen irtenbideetako bat lapurtzea izan zen. Ohitura ez zen, noski, mendearen amaieran jaio. Ohiko irtenbidea izan zen.