Vicente Ameztoy, Etxe-ondotik

Ereitenek Amasa-Villabonako Gurea Zine aretoko erakusketa gelan zabaldu den Vicente Ameztoyri buruzko Etxe-ondotik erakusketan parte hartu du, koordinazio eta ekoizpenaz arduratuz.

Vicente Ameztoy (Donostia,1946 – Villabona, 2001) arte garaikideko artista nabarmenetakoa izan dela baiezta daiteke eta erakusgai dauden obrek Villabonako Etxe-ondotik izeneko bere etxean 30 urtetan zehar ekoiztutakoaren isla izaten saiatu da, teknika ezberdinez osatutako arte obrak bilduz. Hortaz, erakusketaren izenburuak margolariaren etxeari egiten dio erreferentzia. Bestetik, bere alaba, Virginia Ameztoy, erakusketaren komisarioa da.

Erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 23a arte.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera: 17:00 – 20:00

Larunbata: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

Igandea: 11:00 – 14:00

Bisita gidatuak egin nahi izanez gero, idatzi kmbisitagidatuak@ereiten.com helbide elektronikora.