Vicente Ameztoy: balantzea

Hilabete ez da pasa Vicente Ameztoyri buruzko Etxe-Ondotik erakusketaren berri eman genuenetik eta hau amaituta balantzea egiteko unea heldu da. 1277 bisitari eta 197 umeren parte hartzea tailerretan arrakastaren lekuko dira.  Ereitenek koordinazio, ekoizpen eta harrera zerbitzuan parte hartuz lana gozatu izanaren testigantza ordea, Leire San Martin lankideak gure blogean idatzitako sarreran aurkezten dugu.