Uxue Alberdi Getariako Liburutegian

Getariako Liburutegian neguko olatu handiak hartu eta programazioarekin aurrera jarraitzen dugu oholaren gainean. Abenduaren 15ean, arratsaldeko 17.00etan, Uxue Alberdi idazlea etorriko da gurera bere liburu berria irakurri eta aurkeztera: “La Belle”. Haurrentzako kontakizun ilustratu honetan German Rodriguez edo “German Txiki” getariarraren bizipenak kontatuko dizkigu, honek zirkuan izandako gora-beherak direlarik istorioaren muina. Hortaz, Getarian ere abenduako hotzari aurre egiteko, zatoz liburtegira eta gozatu kontakizun honen bitxikeri guztiak eta gehiago entzunez.