TRANSports erakusketa Tolosan

Gipuzkoa, Nafarroa, Huesca eta Pirinio Atlantikoetako artxiboen arteko elkarlanari esker, maiatzaren 23tik aurrera, TRANSports erakusketa ikusgai egongo da Tolosan, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean.

 

Historikoki garraiorako bideratuta zeuden hainbat jardueretan oinarrituz eta haien berezko funtzioa eraldatuz, XIX. mendetik aurrera, kirol desberdinak azaltzen dira bertan. Neurri handi batean apostuak direla eta, ohiko lanak, trebezia eta dotoretasunaren adierazle izatera pasa dira.

 

Atletismoa, abiazioa, automobila, arrauna, eskia, zaldiketa, mendizaletasuna eta txirrindularitzari esker, Pirinioetako bi aldeak batzeko aukera edukiko dugu Tolosan ekainaren 1a arte.


Informazioa