Saguzulo haurren irakurle taldea: letren artean Getaria goxatuz

Aurreko berrietan azaldu genizuen bezala, aurtengo ikasturtearekin batera Saguzulo haurren irakurkle taldea martxan jarri dugu Uxue Alberdi idazleak, Getariako Liburutegiko Andoni Olaetxea liburuzainak eta Getariako Udalak. Irakurzaletasuna eta hausnarketarako gaitasuna lantzeko espazio bat ez ezik, gozatzeko eta elkar ezagutzeko gune bat izango da Saguzulo.

Irailaren 16an itxi genuen izen ematea eta plaza kopurua ia bere osotasunean bete da, 13 lagunek parte hartuko dute aurtengo edizioan. Irailaren 26an aurkezpen saio bat egin dugu eta bertan aurtengo liburuen zerrenda aurkeztu, bai eta taldearen funtzionamendua zein izango den azaldu ere. Gainera haurrek haien liburu kuttunen bat ekartzeko parada izan dute, taldearen interesak zein diren ezagutzeko.

Urriaren 17an burutuko da estraineko irakurketa saioa, lehen liburua Uxue Alberdik berak itzuliriko “Itsasargia” ipuina izanik, Koos Meinderts autorearena. Horrez gain, zerrendan beste hainbat liburu ditugu: Michael Morpurgoren “Kensukeren mundua”, Jacqminen “Elefantearen tristura”, Harkaitz Canoren “Orkestra lurtarra eta Lur Gallastegiren “Uda bat Senegalen”, besteak beste. Zerrenda osoaren xehetasunak hilabete honetako aurkezpenean ezagutuko dituzte haurrek.

Bestalde, Getariako Udaletxeko Kultur teknikari eta zinegotziak buru belarri ari dira lanean saioak egingo diren liburutegiko eremua goxatzen, espazioa atsegina izan dadin beharko diren materialak eskuratzen.

Andoni Olaetxea

 

*Irudiaren jatorria: Artzape