Pasaia Aita Marirekin bat eginik

Mediterraneoan ematen ari den egoera larriaz kezkatuta, Aita Mari itsasontzia, erreskate ontzia bihurtzeko ekimen humanitarioa sortu zen. Ondoren, traba burokratikoak direla eta hilabeteak, itsasoratu ezinik pasa ditu Pasaiako portuan duela gutxi arte.


Pasaiako Udalak, bertako haurrek lagunduta, boluntario hauen lana ezagutarazten duen erakusketa bat antolatu du, beste ekitaldi batzuen artean.


Ekainaren 3tik 9ra San Pedroko udal aretoan (ERTI) izango da ikusgai eta aste bat beranduago, ekainaren 10etik 16ra, Donibaneko kulturguneko erakusketa gelan, arratsaldero, 16:00etatik 20:00etara.