Ondarea eta mugaz gaindiko lankidetza

Ereitenek pasa den maiatzaren 24an Baionan Association Nationale de Villes et Pays d’Art et d’Histoire-k antolatu zuen Ondarea eta mugaz gaindiko lankidetza jardunaldian parte hartu zuen. Aipatu Ereiten erakunde honekin lankidetza prozesuan dagoela. Jardunaldi honi esker, kultur ondarearen zaintza eta hedapenean sarean lanean diharduten erakundeen arteko azken lankidetza esperientziak, mugaz bestaldean kultur ondarearen babes-mekanismoen alderdi legala eta, batez ere, POCTEFA 2014-2020 europar programaren lehentasunak ezagutzeko aukera izan dugu.