Naufragioak Euskal Kostaldean

Ereitenek hurrengo hilabeteetan Donostiako Untzi Museoan Naufragioak Euskal Kostaldean ireki berri den erakusketan kolaboratzaile gisa lan egingo du. Historiako hondaratze famatuenak, Titanic ontziarenak, ehun urte betetzen dituela probestuz, erakusketa honetan, gure ingurura begiratuz, euskal kostaldean izandako naufragioak gogora ekartzen dira, bereziki 1878ko, 1912ko edo 1961eko galernei buruzko aipamen berezia egiten da. Margolanek, grabatuek, argazkiek, maketek eta mota desberdineko objektuek osatzen dute erakusketa eta 3. solairuan izango da ikusgai 2012ko azaroaren 30 arte.

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara
Igande eta jaiegunetan:11:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan itxita.