Lekuona Fabrikako mediazio lanak
Errenteriako Lekuona Fabrikan gabiltza 2021eko azaroaz geroztik kultura mediazio lanak burutzen.
Kultura mediazioa lana, hitz gutxitan, Errenteriako Lekuona Fabrika eta orokorrean, kultura alorretik sortzen diren ekitaldi, egitasmo edo sorkuntza lanak herriko eragile, elkarte eta herritarrei zabaldu eta hauekin loturak sortzean datza. Horrela guztion artean oinarrizko ekintza baten informazioa zabaltzeaz gain, hau aberasteko ekimenak sortzen ditugu, kultura alorrean jorratzen diren gaiek herrian oihartzun bat eduki dezaten.
Mediazio lan hau hainbat bidetan zabaltzen da. Alde batetik Lekuona fabrikako Legamia programa dago, Lekuonako Sorlekuan garatzen den arte bizien laguntza programa; Herritar laborategiak, herritarrek sortu eta garatzen dituzten proiektu publikoen programa; Herritar plaza (Liburutegi barruan espazio ezberdinak daude, plaza deiturikoak, bertan lantegi eta ekintza ezberdinak garatzen dira eta Kulturako sailak kudeatzen ditu zuzenean) eta liburutegia.
Ondorengo lerroetan Errenterian Kultura alorrean egin ditugun hainbat mediazio lan:
- Legamia programaren barruan egon den Horman Poster taldearekin ere hainbat ekintza burutu ditugu. Alde batetik Herri Arte Eskolako Antzerki Labearekin elkarlanean aritu ginen, Horman Poster taldeko hainbat partaidek antzerki eskolakoekin elkarlanean dinamika bat garatu zuen.
Bestalde Horman Posterrekin batera ikastetxeekin lantegi bat garatu genuen bertan “Souvenir metodoa” deritzaiona garatu zutelarik. Beraien azken antzezlanarekin lotutako gaien lanketa bat egin zuten Koldo Mitxelena Institutuko DBH3ko dibertsifikazio taldearekin, zientzia fikzio eta espekulazioa, biosfera eta arkitektura edo antropozenoa/kapitalozenoa bezalako gaien inguruko hausnarketa bat aurkeztu zuten. - Herritar plazetan beste hainbat mediazio lan ere egin ditugu, hautatik azkena LGTBI kontakizun erotikoen mikro irekia. Lekuonako Plaza Luzean egin genuen, Nerea Arriola izan zen ekintzaren aurkezlea. Bertan hainbat pertsona bildu ziren LGTBI kontakizun erotikoen narrazio publiko baten inguruan. Parte-hartze presentzialez gain Herri Arte Eskolako Hitzaren eremuko ikasleek ere parte-hartu zuten, ekintzarako beraiek sortu zituzten audio batzuekin.
- Kultura Podcasta herriko ikastetxeekin sortutako programa da; bertako kultur ekitaldi eta proposamenei buruz hitz egingo duena. Bertan 10-18 urte bitarteko eskola ezberdinetako gazte taldeek 3 hilero herrian kulturaren alorrean egiten diren egitasmo ezberdinak aztertzen dituzte, gero podcast bezala garatuz.
Uxue Arzelus eta Urtzi Ibarguen