Kontuari kontu
Ereiten, oraingo honetan ere, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan pasa den ekainaren 28an zabaldu zen Kontuari kontu erakusketan publiko harrera zerbitzuaren arduradun izango da.
Kontuari Kontu, Galtzagorri Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza eta Itziar Zubizarretaren koordinazio lanaren emaitza, ohiko erakusketa kontzeptutik urrunduz haur eta helduek ipuin tradizionalak sentitu, ikusi, irakurri eta entzun ditzaten espazio literarioa da.
Espazio hau elementu ezberdinez osatua dago. Batetik, Itziar Zubizarretak hautatu eta egokitutako 4 ipuin aurkezten dira, bakoitza artista ezberdin batek ilustratua: Eider Eibarrek Alaba eta alabaordea, Jon Zabaletak Errege zorria, Maider Gurrutxagak Hiru olatuak eta Iñaki Martiarenak Zazpi lapurrak. Zuriñe Fernandez de Gerenbarrenaren musikarekin lagundutako 4 ipuinen narrazioak jasotzen dituen CDak borobiltzen du argitalpena.
Bestetik, Ganbarako ipuinen espazio magikora daraman babarrun landare erraldoia da erakusketaren osagaietako bat. Honekin batera, beste elementu batzuen artean, Luis Gasca bildumako ipuin hautaketa eta ilustrazio alorretik, Marraz(i)Oak tailerrean sortutako proposamenak
Espazio hau abuztuaren 25a arte zabalik egongo da, asteartetik larunbatera, 16:00tatik 20:00etara.