Komikia eta komikigintza topaketa

Komikigunearen eskutik dator aurten ere komikigintza ardatz hartuta antolatu den topaketa berria. Zergatik da motibagarria komikia editatzea? zerk bultzatzen ditu aditu eta editoreak argitaratzen jarraitzera? Argitaletxe hasi berriak zein esperientziadunak, gidoigile zein marrazkilari, autoekoizpenak eta beste… denetarik aterako da mahai gainera abenduaren 14 eta 16an Koldo Mitxelenako Aretoan.

Abenduaren 14an Harriet argitaletxeko Gregorio Muro komikigile zein editorea eta Astiberri argitaletxeko bazkidea den Laureano Domínguez editorea izango dira protagonista. Eta abenduaren 16an berriz, Kodai manga argitaletxeko Aitor Sobera, Belleza Infinitaren gidari den Garikoitz Fraga eta Tupust Kolektiboko partaide Paula Estévez izango dira gure artean. Solasaldien aurkezle eta gidaritza lana Inés Garcíak burutuko du, Tobacco Days liburu-dendako arduraduna da Inés.

Saio hauetan honako gaiak izango ditugu ardatz: zergatik hautatu komikia ogibide gisa, zer motibazio du komikiak, zergatik autoekoitzi edo zergatik aukeratu argitaletxe bat, zer tramite dauzka eskubideak erosteak, itzulpengintza edo inprimitzearen ibilbidea eta irakurleengana iristea.

Bi solasaldiak Koldo Mitxelena Liburutegiko Aretoan burutuko dira eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera izango da.

 

Abenduak 14, 19:00tan

HIzlariak: Astiberriko Laureano Domínguez eta Harriet argitaletxeko Gregorio Muro

Moderatzailea: Inés García

Abenduak 16, 19:00tan

HIzlariak: Belleza Infinitako Garikoitz Fraga, Kodai argitaletxeko Aitor Sobera eta Tupust kolektiboko Paula Estévez

Moderatzailea: Inés García