Harria Hitz Irati Otamendirekin
HARRIA HITZ bisitaren azaroko saioa gainean dugu jada. Azaroaren 23an burutuko da eta gidari berezi bat izango dugu gainera, Irati Otamendi arkitektoa. Bere ikerketa nagusiak Gipuzkoako, eta bereziki, Oriaren ibai-arroko ondare industriala ardatz duen arren, oraingoan bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko digu.
Arestik zioen bezala, “harria” eta “herria” elkarren osagarri diren bi kontzeptu dira. Non egiten dute bat hargintzak eta herrigintzak? Bestalde, herri baten identitatearen eraikuntza ez al da harri anitzez jositako ibilbidea? Zein leku dute arteak, poesiak, kantagintzak, arkitekturak, hirigintzak… bide honetan?
Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da eta euskal sorkuntzarekin lotura zuzenekoa. Horrela, “Harria Hitz” ibilbide gidatuan aurrekoaren erakusle diren izaera anitzeko mugarri ugari ezagutuko dugu.
EGUNA ETA ORDUA: Azaroak 23, larunbata, 10:00
EGITARAUA:
10:00 Usurbilgo frontoian elkartu
10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean. Gidaria Irati Otamendi ikerlari eta arkitektoa.
11:00 Amaiera
HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro
Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez)