Harria Hitz bisiten jarraipena

Usurbilen jarraitzen dugu Harria Hitz bisita gidatuak antolatzen. Bai modu irekian izenemate bidez edo baita taldeentzako nahi duten egun eta orduetan ere. Aste honetan horrelako bisita bat egokituko dugu UEMAko gazteentzat.


HARRIA HITZ bisita burutuko dugu UEMAko gazteekin ekainaren 26an. Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko diegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 09:15etatik aurrera.


Bisitan informazio osoa info@kultour.pro helbidera idatziz eskura daiteke.


[Argazkiaren iturria: Usurbilgo Udalaren webgunetik aterea]