Harria Hitz bisita organoa eta elizan zentratuta

HARRIA HITZ bisitaren udako egutegiari jarraiki, abuztuaren 4an bisita berri bat burutzeko aukera izango duzue. Musika Hamabostaldiaren barruan antolatuko den Organo kontzertuarekin batera, herrian San Salbatore eliza ardatz izango duen bisita proposatuko dizuegu eta, bide batez, arratsalde-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Urkoren abestiak dioen bezala, Usurbilgo elizaren hormak sendoak dira. Eta horma sendo horiek herriko historiaren hainbat pasarteren lekuko izan dira. Mendeak igaro ahala, gizartea eraldatzen joan da, eta honekin batera, herriko ardatza izan den eraikin honen arkitektura eta erabilpenak. Hiribilduaren fundazioa, Erdi Aroko erlijio-ordenak, erretoreen eta herritarren arteko liskarrak, Ameriketan pilatutako ondasunei esker sortutako arte-lanak, edota Usurbilen organo eta organisten garrantziaz hausnartzeko aukera izango dugu bisita honetan besteak beste.

EGUNA ETA ORDUA: Abuztuak 4, igandea, 17:30

EGITARAUA:

17:30 Usurbilgo frontoian elkartu

17:50 HARRIA HITZ-SAN SALBATORE ELIZA bisita berezia

19:00 ARTZABAL JATETXEAN mokadutxoa

20:00 CRISTOPH KUHLMANNen Organo kontzertua. Donostiako 80. Musika Hamabostaldia

PREZIOA: 6€

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Kultour Incoming Service

www.kultour.pro

688 818 017