Harria Hitz bisita eta serigrafia tailerra

Udako egun hauetan zerbait desberdina egiteko gogoz? Zatoz HARRIA HITZ bisitara uztailaren 13an. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, egun-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eta, arratsaldean Usoa Zumetarekin familientzat serigrafia tailerra eskainiko baititugu Usurbilen.

 
Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

 
TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa “Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea” ezagutzeko aukera ere izango dugu.

 
Zumeta Arte Estudioan “Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioan” murgilduko gara.

Horrez gain, arratsaldean Usoa Zumetarekin batera familientzat serigrafia tailerra prestatu dugu. 6 urtetik aurrerako haurrak dituzuenok familian arratsalde pasa berezia egin ahal izango duzue. Serigrafia teknika ikasi eta Usoarekin batera norberak bere kamiseta estanpatzeko aukera izango duzue.

Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.


 EGUNA:Uztailak 13, larunbata

EGITARAUA:

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean

11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita

12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita

***

16:00 Familientzat serigrafia tailerra (6 urtetik aurrerako haurrentzat) Zumeta Arte Estudioan

 
TAILERRERAKO MATERIALA: Kotoizko kamiseta argia

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro


Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez goizeko bisitetarako/ 20 lagun serigrafia tailerrerako).