Harria Hitz bisita apirilean Usurbilen

HARRIA HITZ bisitaren udaberriko egutegia prest dugu dagoeneko, eta apirilaren 13an izango duzue ibilbidea egiteko lehen aukera. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.  


Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.


TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa “Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea” ezagutzeko aukera ere izango dugu.


Horrez gain, Zumeta Arte Estudioan “Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioan” murgilduko gara.


Gehiago jakin nahi izatera, ibilbide honetan parte hartzera animatzen zaitugu.


EGUNA ETA ORDUA: Apirilak 13, larunbata, 10:00


EGITARAUA:

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua)

11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita

12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita

13:45 amaiera


HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira


INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro


Bisita DOAKOA izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez)