Harria Hitz bisita abuztuaren 22an

HARRIA HITZ bisita gidatu berri baten proposamena duzue honakoa. Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat. Gure aurtengo bigarren bisita burutuko dugu abuztuaren 22an. Goizeko 11:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu .

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal arte eta sorkuntzarekin. konpromezua beti izan da senda. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda eta horren ondorena ere.

HARRIA HITZ ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta hortarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…

EGUNA ETA ORDUA: Abuztuak 22, larunbata, 11:00

EGITARAUA:

11:00 Usurbilgo frontoian elkartu

11:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean.

12:00 Amaiera

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

Bisitaren prezioa 5€koa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (15 lagun, gehienez).