Getariako liburutegian ordutegi eta zerbitzu berriak

Liburutegia irakurtzeko tokia baino gehiago da. Horrekin batera, liburutegia elkarrekin ondo pasatzeko, elkarrekin ikasteko, elkarren zaintzarako eta elkarri irakasteko tokia ere bada. Denon tokia da. Edo behintzat horrela izango da liburutegiaren inguruan gabiltzanok hala erabiltzen eta erabakitzen badugu.

Abiapuntua eta asmoa aldi berean den ideia hau oinarri, eta liburutegiaren inguruan ohikoak bezain larriak bihurtu diren portaerak medio, Getariako udal liburutegiari buruz hausnarketa beharrezkoa da, liburutegirako jokamolde berriak zehaztuko baditugu.

Hori dela eta, gure liburutegiak bide berriak irekiko ditu. Liburutegia erabiltzeko eta liburutegiaren bidez elkarrekin ikasteko aukerak zabalduko ditu udalak. Horretarako hauxe izango da ordutegi berria:

Astelehen, astearte eta ostegunetan arratsaldez 16:00-19:00
Asteazken eta ostiraletan goizez 10:00-13:00

Gainera, adin guztientzako bilgune izaera ere landuko du liburutegiak.
Txanpa luzeko olatua dugu hau!