Getariako Liburutegia irekitzea eta erabilera neurri berriak
Martxoaren 12an jende-aurrerako zerbitzua eten egin genuen Getariako liburutegian eta ateak irekitzeko aukera hemen dugu berriro azkenean. Ekainak 1a dugu irekitzeko data.
Edozein kasutan (eta oraingoz) zerbitzu mugatu baten aurrean egongo gara. Koronabirusa oraindik gure artean dabilen honetan, funtzionatzeko modua eraldatu behar izan dugu eta errespetatu beharreko araudi berri bat sortu. Denborak aurrera egin ahala gure zerbitzua berreskuratzen eta berregituratzen joango garela espero dugu. Zalantzarik ez dugu zuen laguntzarekin eta denon artean ongi egingo dugula.
Getariako liburutegirako erabilera neurri hauek finkatzeko iturri ezberdinetan oinarritu gara. Gehienbat Eusko Jaurlaritzak eta OSALAN-ek liburutegiak irekitzen direnerako sortu duten protokoloan, ALDEE elkarteak sortu duen gidan eta IFLA nazioarteko elkarteak finkatutako neurrietan. Guztia Getariako Udalarekin elkar adostuta. Hemen doaz:
- Irekiera ordutegia. Ohi bezalakoa: 17.00-20.00
- Ezer ikutu aurretik eskuak garbitu. Garbigarria liburutegi barruan eskura izango dugu
- Kultur Etxean sartzerakoan pertsonen arteko distantziak (bi metro) errespetatu eta zuen artatze-txanda izan arte itxaron. Lurrean X-az markatu dugu zain non egon zaitezketan jakiteko
- Barruan ahoa eta sudurra estaltzeko maskara janztea beharrezkoa izango da
- Erabiltzaileek banaka etorri beharko duzue. Menpekotasun kasuan izan ezik.
- 14 urtetik beherakoek familiako nagusi batekin etorri beharko duzue egoera hau mantendu bitartean
- Oraingoz maileguak eta itzulketak bakarrik egin daitezke liburutegian. Hau da, aleak etxera eramateko etorri. Edo etxean dituzuenak itzultzera. Ezingo da bertan geratu marraztera, aleak eta prentsa kontsultatzera, irakurtzera, ordenagailuan egotera, kultur ekintza presentzialak gauzatzera,… eta abar
- Itzultzeko dituzuen aleak liburutegiko sarreran espreski ipiniko dugun “itzultzepenen kutxa”-n utzi
- Liburutegiko aleak ezingo dira oraingoz ikutu. Beharrezkoa duzuena liburutegiko arduradunari eskatu eta berak emango dizue
- Behar duzuena aldez aurretik guri eskatzea gomendatzen dugu. Horretarako, nahiko zenuketena telefonoz edo emailez eskatu eta guk prest dugunean bila etortzeko abixatuko dizuegu. Nahi duzuena libre dagoen jakiteko katalogoan kontsultatu dezakezue. Edo bestela, gurekin harremanetan jarri:
-
- Getariako katalogoa: https://www.liburubila.euskadi.eus/
- Telefonoa: 943 89 61 47 (Astelehenetik ostiralera, 16.00tik 20.00tara)
- Emaila: libgetaria@gmail.com
-
- Mailegatutakoak etxera eramateko poltsa bat ekarri
- Ikasteko gela ez da erabilgarri egongo
- Komunak ezingo dira erabili
Azpimarratu nahi genizueke ere, lasai etortzeko, herri liburutegia toki segurua dela. Eremua garbi mantendu dugu berrogeialdian zehar eta jende-aurrera irekitzeko gauden honetan, bertako arduradunek zainketa horrekin jarraitzeko baliabideak baditugu gurekin. Eusko Jaurlaritzak markatu digun protokoloa jarraitu eta denok babesteko neurriak hartzen jarraituko dugu.
Ikusten duzuen bezala, gure jende-aurrerako zerbitzua oso mugatuta egongo da oraingoz. Baina gogoratu liburutegiak normalean ez direla liburuz betetako eta mailegutarako eremu soilak. Badirela sorkuntzarako, ezagutzak elkartrukatzeko, jolastuz ikasteko, ikuspegi ezberdinak ezagutzeko… herri-eremuak. Eta Getariako liburutegian horrelakoak izaten jarraitzeko asmoz bagaude. Oraingoz behintzat, beste modu batez izan beharko da. Izango duzue gure berri…
Eta esaterik ez dago, edozein zalantza, kontsulta…eta abar, jarri gurekin lasai harremanetan. Aldez aurretik mila esker.
GETARIAKO UDAL LIBURUTEGIAren oharra, Getariako Udala eta Ereitenen artean burutua.
Irudiaren jatorria: www.getaria.eus