Ereiten Enpresarean azokan
Ereitenek urriaren 2an Kursaalen ospatu zen Enpresarean azokan parte hartu du. Bertan euskaraz lan egiten duten enpresak edota produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten 100 bat bildu dira, elkarren arteko harremanak estutu, elkarlanerako bideak aztertu eta negozio bide berriak zabaltzeko helburuarekin. Ekimena Bai Euskarari ziurtagiriak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Kutxaren Gizartekintzaren laguntzaz.