Elena Asins, Topaketa berankorrak

Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan zabaldu den Elena Asins (Madril, 1940) artistaren Topaketa berakorrak erakusketako koordinazioan parte hartu du. Honez gain, pedagogia-programa, publikoaren harrera eta bisita gidatuen arduradun izango da.

Erakusketak hainbat instalazio, marrazki, serigrafia eta bideotan gauzatzen den denbora eta espazioari buruzko erreflexioa aurkezten du.

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 14:00tara / 16:00etatik 20:00tara

Irailaren 22ra arte zabalik egongo da.

Bisita gidatuen erreserbarako 943 112 750 edo kmbisitagidatuak@ereiten.com