Amestutako filmak Villabonan maiatzaren 9an
Gurea zinearen 75. urteurrena dela eta, bestelako hitzaldi bat emango du Koldo Almandoz zinegileak Villabonan.
Halaxe eman dute kartelean ekimenaren berri:
“Zinemaren hizkuntzaren inguruko saio didaktikoa, Koldo Almandoz zine zuzendariaren eskutik.”
“Zinemaren hizkuntza erabiliz, mapa edo programa berezirik gabe,
zine pantailan barneratuko gara, filmatu ez diren pelikulak ikustera…”